ZUMAIAKO TXAKURKROSA

EGUNA: 2.019ko urtarrilaren 27an

ORDUTEGIA:
09:00etatik 10:30era - Albaitaritza kontrola eta dortsalak
10:30etan Informazioa emateko bilera
11:00ean. Zumaiako Txakurkrosaren irteera
12:15 Sailkapena argitaratzea
12:30 Garaikurrak entregatzea

KATEGORIAK:
GAZTEAK - 14/18 urte bitartekoak
NAGUSIAK - 19/39 urte bitartekoak
A BETERANOAK - 40/49 urte bitartekoak
B BETERANOAK  - 50 urte edo gehiagokoak
Kategoriak guztietan emakumezkoak eta gizonezkoak bereiziko dira.

SARIAK:
Sariak egongo dira kategoria eta sexu bakoitzeko hiru lehenengoentzat.
 
DISTANTZIA:
8,300 km – Zumaiako Trakurkrosa. Ibilbidea ikusi

IRTEERA eta HELMUGA:
Victoriano Arrate Etorbidea.
Zumaiako Herri Eskolan dutxak egongo dira parte-hartzaileentzat.

HARREMANETARAKO:
Fran Aizpurua: 629 50 33 69 – Pedro Etxeberria: 652 76 99 70
E-MAILkirolak@lubaki.eus

ANTOLATZAILEA:
Udal Kirol Patronatua.

IZENA EMATEA:
2.019ko urtarrilaren 26ra arte, edo eta lasterketa egunean bertan 09:00etatik 10:00etara bitartean.
- Federatuak orokorrean: 15 €, federatu gabeak: 18 €
Lasterketa egunean bertan federatuak: 20 €  eta federatu gabeak: 23 €.

- Probako astean ez dira bajak onartuko.

- Umeen lasterketa: 1 € (gurasoen baimena eskatuko da eta heldu batek lagunduta joan beharko dute.) izen ematea lasterketa egunean bertan egingo da.
- Izen ematea Herrikrossa orrialdearen bitartez egin beharko da: www.herrikrosa.eus
Korrikalari guztientzat opariak egongo dira
Opariak zozkatuko dira.

TXAKURRAK eta TXERTOAK : Araudia:
Txakurrek gutxienez urtebete izan beharko dute, txipa ipinita eta ondorengo txertoak jarrita; balio anitzekoa, amorruaren kontrakoa, eta txakurtegietako eztularen kontrakoa Ez dira onartuko nabarmen arriskutsuak diren txakurrak, horretarako txakur bakoitzari begiratuko zaio eta ez arrazari.

MATERIALA:
Tiratzeko soka, korrikalariaren gerrikoa, eta txakur-arnesa (RFDI araudi ofizialaren arabera)

IBILBIDEA:
Ibilbide osoa behar bezala markaturik egongo dira. Hainbat puntu egongo dira txakurrek ura edateko.
Lasterketak 150 m inguruko desnibel metatua dauka.
Herri lasterketa guztiz laua da ia, bera, egokia da korrikalari gazteentzat eta txakurkrosetan hasten ari direnentzat

ARAUDIA:
Lasterketa honek bere araudia du, baina horrezaz gain, RFDIk onartutako Mushing-Canicrosseko Espainiako Kopan erabiltzen dena ezarriko da.

PARTE-HARTZAILEAK:
Parte hartzaile guztiek erantzukizun zibileko aseguruak eduki beharko dituzte lasterketako txakurrentzat, berdin du beste produktu baten barruan izan (federazioarena seguru edo lizentzia) edo eta aparte kontratatua izan.
Antolakuntzak ez du bere gain hartuko txakurrek beste batzuei egindako kalteen erantzukizunik.

ZUMAIAKO UDALA.
LUBAKI KIROLDEGIA.
Tel.943-862021   Faxa: 943-862019.
www.zumaia.eus
www.herrikrosa.eus
kirolak@lubaki.eus
20750 – ZUMAIA (GIPUZKOA)