Izen Ematea (Ikusi erantzuna)
Araudia (Ikusi erantzuna)
Ibilbidea (Ikusi erantzuna)
Deitura (Ikusi araudia)
ERAUN TORREAUZO AUZO ELKARTEAK, TORREAUZOKO HERRI- KROSA Lasterketa 2022/07/03an OŅATIn ( Gipuzkoa) izango da, San Pedro- Olate- San Pedro zirkuituan. Irteera eta helmuga TORREAUZOn izango da ERAUN TORREAUZO AUZO ELKARTEAKANTOLATZEN DU
1.ART) ERAUN TORREAUZO AUZO ELKARTEAK, TORREAUZOKO HERRI- KROSSA antolatu du.
2.ART) Lasterketa OŅATIn ( Gipuzkoa) izango da, San Pedro- Olate- San Pedro zirkuituan. Irteera eta helmuga TORREAUZOn izango da eta 7,5 km izango ditu.
3.ART) Bertan parte hartu ahal izango dute hala nahi duten atleta guztiek, federatuak izan ala ez, inolako bereizketarik egin gabe.
4.ART) Maila bakarra egongo da; parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte beteak izatea.
5.ART) Lasterketa 2022/07/03an izango da, goizeko 10:30etan.
6.ART) Izenemateak:
Internetez www.herrikrosa.eus orrialdean uztailaren 1, 22:00ak arte, 8.
Uztailaren 1, 22:00 tik aurrera eta uztailaren 3, goizeko 9:00ak arte, 15. www.herrikrosa.eus orrialdean. Beste inon izena emateko aukerarik ez da egongo.
Mugikortasun urria duten pertsonen izen-ematea antolakuntzak bideratuko du. Horretarako jarri beraiekin harremanetan: jasone_elorza@yahoo.es posta elektronikoan
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
7.ART) Korrikalariek, lasterketa amaitzean oroigarriak jasoko dituzte. Egunean bertan izena ematen dutenak ez dute ziurtatuta izango oroigarri hori
8.ART) Sariak: lasterketako sariak oparitan izango dira lehen hiru sailkatuentzat (gizonezkotan eta emakumezkotan);
Lehen gizonezko eta emakumezko oņatiarrak saria jasoko dute.
Talde sari bat egongo da gutxienez 3 pertsona talde berean izena eman ezkero eta emakumearen parte hartzea ere sarituko da. Egunean bertan ez da taldeka izena ematea onartuko.
Sari banaketa ostean, opariak zozketatuko dira.
9.ART) Lasterketa jarraitu ahal izango duten ibilgailuak antolatzaileek adieraziko dituzte.
10.ART) Antolatzaileek erantzukizun zibileko asegurua kontratatu dute.
11.ART) Antolatzaileek ez dute euren gain hartuko partehartzeagatik gerta litezkeen kalteak, ez partehartzaileengan ezta ikusleengan ere gerta litezkeenak, baldin eta lasterketari ez dagozkion arrazoiek eragindakoak balira.
12.ART) Aldagelak eta dutxak Oņatiko ZUBIKOA kiroldegian egongo dira.
13.ART) Helmugarako kontrola itxi egingo da irten eta ordubetera.
14.ART) Partehartzaile guztiek izena ematearekin batera ezagutu eta onartu egiten dituzte lasterketa honetako arauak, eta aitortzen dute egoera fisiko onean daudela eta ez dutela inongo gaixotasunik euren burua arriskuan jar lezakeenik eta partehartzea saihestu dezakeenik, eta beraz parte-hartzetik letozkeen kalteen ardura osoa hartzen dutela.
15.ART Urritasun funtzionala duten adin txikikoek lasterketa herrikoietan parte hartzeko bete beharrezko araudia (Ikusi Urritasun)
1. Parte hartuko duten adin txikikoek ez dute eskubiderik izango inolako saririk jasotzeko sailkapenaren arabera. Parte hartzea izango da helburu bakarra.
2. Parte hartuko duten adin txikikoek izena eman beharko dute lasterketan, gainontzeko parte-hartzaileek bezala.
3. Debekatuta egongo da dortsalik gabe parte hartzea.
4. Parte hartuko duten adin txikikoek egiaztatu beharko dute gutxienez %33-ko urritasun funtzionala dutela agiri ofizial baten bitartez izena ematerakoan edota dortsala jasotzeko unean.
5. Parte hartuko duen adin txikiko bakoitzak edo bere ordezkari legalak gainean eramango du eta aurkeztu egin beharko du izena ematean edota dortsala jasotzeko unean gurasoen edo tutore legalaren baimenaren idatzia adin txikikoak proba horretan parte har dezan. Idatzi horretan ere adieraziko da araudi honetan jartzen duena beteko duela, baita proba horretako araudian jartzen duena ere.
6. Adin txikiko partehartzaile bakoitzak pertsona heldu bat izendatuko du, gutxienez, bera bultzatzeko eta lasterketa osoan bere arduradun izateko. Pertsona heldu honek bere dortsala eramango du eta adin txikikoaren ardura izango du irteeran, lasterketan zehar eta helmugan.
7. Adin txikiko partehartzaileak, irteeran, bera bultzatuko duen helduak duen mailaren araberako irteera lekua beteko du. Maila hau ezartzeko, helduak kilometro bakoitza betetzeko behar duen denborari 30 segundo gehituko zaizkio (hau da, 10 km-tako lasterketa batean 5 minutu gehituko dira). Dena den, Antolakuntzari dagokio, beharra ikusiko balu, partehartzaile hauei irteera gune berezia ezartzea.
8. Partehartzaile guztiek ardura zibilaren aseguruaren eta istripua aseguruaren babesa izango dute, izena behar bezala eman duten gainontzeko atletek izango duten moduan.
9. Adin txikikoek lur orotako kirol gurpil-autoak erabiliko dituzte, bereziki diseinatuak egongo direnak mugikortasun urritua duten pertsonek lasterketetan parte hartu ahal izateko.
Gurpil-auto hauek ezaugarri hauek bete beharko dituzte:
Segurtasun-arnesa, etzaten den bizkarraldea eta hankak jartzeko oinarri zabala, egonkorra eta lurretik gertu gelditzen dena.
Ezin izango da beste motatako gurpil-aulkitan parte hartu.
Torreauzoko krosaren kasuan, parte hartuko duten gurpil-aulki guztiak begiratuko dira artikulu honek esaten duena betetzen dutela egiaztatuz.
Dortsalak Hartzeko (Ikusi erantzuna)
Dortsalak frogaren egunean bertan jasoko dira, 08:45etik 10:00ak arte, (TORREAUZOn).