Arautegia
Izen Ematea Lasterketa (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Ibilbidea (Ikusi erantzuna)
ikusi Ibilbidea
Descargatu Gurasoen Baimena (Ikusi erantzuna)
Deskargatu
1. Araudia Ordutegia (Ikusi Araudia)
Silbestrea 2022/12/31n izango da, 16:30etan
Ibildidea, 5 kilometrotakoa izango da. Zumarraga eta Urretxu artean 2,5 kilometrotako zirkuituari bi itzuli eman beharko zaio. Irteera eta helmuga AREIZAGA-KALEBARREN plazan izango da.
IBILBIDEA : Areizaga-kalebarren, Soraluze , Legazpi , Secundino Esnaola (bbva), Isabel zubia, URRETXU : Labeaga , kalerrota Lizeo parean zebra bidetik bidegorrian sartu, bidegorri Etxeberriruntz parkeraino, hemen norabidea aldatuko degu, kalebarren kaleruntz Ipintzako iturritik pasako gera Areizaga-Kalebarren plazaraino, hemen bigarren itzulia hasiko degu.
UROLA TRIATLOI KLUBA antolatuko dute, 16 urtetik gora daukaten pertsonak parte ahal izango dute. Frogak MIXTOA izango da, bikotea, emakume bat eta gizon bat osatuko dute.
2. Araudia kontrol itxiera (Ikusi Araudia)
Irteera hasi eta 60 minutura bukatuko da lasterketa.
3. Araudia Sariak, Izen-ematea, eta Opariak. (ikusi Araudia)
Izen ematea:
Inzkripzioa Lasterketa herrikrosa.eus
Bikotearentzako prezioa, 8€koa izango da. Gehienez 150 bikote parte ahal izango dute.
Froga mixtoa izango da, bikotea, emakume batek eta gizonezko batek osatuko dute.
Sari banaketa, froga hasi eta ordu batera izango da, beraz, ordu bat, froga osatzeko denbora izango da.
Zenbakiak froga egunean banatuko dira, Areizaga-Kalebarren plazan
Kategoria Bikote
1º Garaikurra
2º Garaikurra
3º Garaikurra
4. Araudia 1.Derrigorrezkoa (Ikusi Araudia)
Dortsala ikusgai bularrean jarri beharko da.Bikotea elkarrekin iritxi beharko da. Elkarrekin iristen ez badira, deskalifikatua izango dira edo antolatzaileak beste postu batean jarriko dute.
5. Araudia 2.Derrigorrezkoa (Ikusi Araudia)
Kirolariak izena emandakoen zerrendan begiratu behar du bere izena azaltzen ote den probaren eguna baino lehen.
Ordainketa probaren eguna baino lehen egin behar da.
Kirolariak ziurtatu behar du azaltzen dela zerrendan "ordaindutako" gisa. Bestela, lasterketaren egunean, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, edo proba egunean izen-emate tasa ordaindu.
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
6. Araudia Neurriak (Ikusi Araudia)
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
7. Araudia baldintza bereziak (Ikusi Araudia)
Antolatzaileak lesioen arduradun dira eta horretarako istripu kolektiboen aseguru poliza du.
8. Araudia Gomendioak. (Ikusi Araudia)
Korrikalariak onartzen du arautegi hau izena ematerakoan. Bestalde, onartzen du egoera fisiko egokia duela jarduera hau egiteko. Antolakuntzak gomendatzen du partehartzaileek mediku azterketa bat egitea lasterketa aurretik, partehartzaile bakoitzak eduki dezakeen arriskuez ohartarazteko.
9. Araudia Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi Araudia)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK