OTALA ZELAI EGUNA lasterketa herrikoia OROIMENEZ JOSEBA "MARDO" Lekua: aretxabaleta 2026/05/17an, Irteera eta helmuga OTALA ZELAI (urkulu) Antolatzaileak ARETXABALETAKO KIROL ELKARTEA
Distantzia: 8,4Km. 11:00 Irteera helduak Korrikalari guztiek buelta bakarra emango diote Urkuluko urtegiari. Ibilbideak 8.410 m. izango ditu.
10:00 BENJAMINAK (10-11) 500 m.
10:10 ALEBINAK (08-09) 1.000 m.
10:20 INFANTILAK (06-07) 1.500 m.
Umeak 09:30 izen-ematea egun bertan
Izena emateko: herrikrosa.eus
Bankako kategorietaan gizonezko eta emakumezkoen kategoriak bereiziko dira.
Absoluta
Bikote
Binakako kategorian, bikoteko azken korrikalariak emango dio denbora bikoteari.
Korrikalariek, beraien zenbakia, bularrean eta agerian eraman beharko dute. Baldintza hau bete ezean, kontrola igaro eta lasterketaz kanpo gelditzeko arriskua dute.
Kronometrajea herrikrosa.eus web guneko epaileek egingo dute.
Antolatzaileek ez dituzte beren gain hartzen korrikalari zein ikuslegoei gerta dakizkiekeen kalteak, lasterketarekin zerikusirik ez duten kalteak hain zuzen ere.
SARIAK BANAKAko (Gizonak Eta Emakumeak)
1er 100€ + Garaikurrak
2º 75€ + Garaikurrak
3º 50€ + Garaikurrak
Kategoria bakoitzean lehen atxabaltarrak Aretxarteko bono bat jasoko du.
SARIAK BIKOTE
1er 200€ + Garaikurrak
2º 150€ + Garaikurrak
3º 75€ + Garaikurrak
OPARIAK
Parte hartzaile guztiek lasterketako OPARIAK jasoko gute
2026/03/10tik 2026/05/16etara, 8€,
Dortsalen bilketa OTALA ZELAIAN 9: 30etatik 10:30etara
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
Antolatzaileak lesioen arduradun dira eta horretarako istripu kolektiboen aseguru poliza du.
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute aretxabaletako K. E., auzoa elkartea bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko aretxabaletako K. E.
Lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
300 parte-hartzaile
Kontrola Itxi Helmugako kontrola 01:00etan itxiko da, irteera eman eta gero. Proba egiteko denbora gehiago behar duena kontroletik kanpo sartuko da.
Garaikurren banaketa helmuga bertan egingo da azken lasterkaria iritxi bezain pronto (15 minutu beranduago)