Arautegia
Izen Ematea (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Lekua eta Ordutegia (Ikusi erantzuna)
ONDARRU LEKITTO – KOSTALDEKO Lasterketa 2025/09/20an 17:00etan, Ondarruko Itsasaurre enparantzan, izango da eta, guztira, 16 kilometroko, Antolatzailea: Lekeitioko TXIMISTA Atletismo Taldea.
1. Artikulua: IZENA EMATEA (Ikusi erantzuna)
Internet bidez herrikrosa.eus orrian:
2025/07/01ean, 2025/08/30ean, 23:59:59etan, 18€, segundobat beranduago 00:00:00etatik 2025/09/18 23:59:59ra arte 22€,
Kopurua mugatua izango da eta lehenengo izena ematen duten 250 atletak bakarrik izango dute parte hartzeko eskubidea.
Oharra: Lasterketa egunean eta bezperan ez da egongo inskripziorik.
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela.
Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
Oharra: lasterketaren egunean eta bezperan ez da izen-ematerik onartuko.
2. Artikulua: DORTSALAK JASOTZEA (Ikusi erantzuna)
Dortsalak lasterketaren egun berean jasoko dira irteeran, Ondarroako Itsasaurre enparantzan 15:30tatik 16:45tara arte. Antolatzaileek, atletentzako autobusak jarriko dituzte Lekeitiotik Ondarroaraino. Irteera 15:00tatik 16:00ra arte. Sari ematea bukatukoan, autobusa Lekeitiotik Ondarrura, 19:30tan
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu
3. Artikulua: MAILA ETA SARIAK (Ikusi erantzuna)
18 urtetik gorakoek eta gurasoen baimena duten adin txikikoek parte hartu ahal izango dute.
Lasterketan kategoria bakarra izango da, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko sari banaketa soilik bereizten.
SARIAK
Senior Gizonak:
1º-Kopa,Txapela eta 250€
2º-Kopa eta 150€
3º-Kopa eta 75€
Senior Emakumeak:
1º-Kopa,Txapela eta 250€
2º-Kopa eta 150€
3º-Kopa eta 75€
Lea Artibai:
Gizonak:
1º-Kopa eta 75€
2º-Kopa eta 50€
3º-Kopa eta 25€
Emakumeak:
1º-Kopa eta 75€
2º-Kopa eta 50€
3º-Kopa eta 25€
Taldeko saria:
200€ banatzeko lehenengo sartzen diren Lea Artibaiko herri berdineko 4 gizonentzako.
200€ banatzeko lehenengo sartzen diren Lea Artibaiko herri berdineko 4 emakumeentzako.
4. Artikulua: DORTSALAK (Ikusi erantzuna)
Dortsala bularrean eraman behar da ikusgai, tolestu gabe eta publizitatea ezkutatu edo aldatu gabe.
Parte-hartzaileak ezin izango du lasterketan parte hartu behar bezala inskribatuta ez badago. Parte hartzeko eskubidea, inskripzioa betetzerakoan lortu egiten da. ANTOLATZAILEARENAK DIREN BITARTEKOEK EZIN IZANGO DUTE ARRETA EMAN.
Parte-hartzaile batek helmuga zeharkatu ondoren, ezingo da inola ere berriro itzuli ibilbidera, eta are gutxiago dortsala eramanda. Hori gertatzen bada, lasterketatik deskalifikatu egingo da eta ez da agertuko lasterketaren sailkapenetan.
5. Artikulua: DENBORAREN KONTROLA (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
6. Artikulua: IRTEERA ORDUAK ETA GUNEA (Ikusi erantzuna)
17:00etan, Ondarruko Itsasaurre enparantzan.
7. Artikulua: EKIPAJE KONTSIGNA (Ikusi erantzuna)
Kontsigna Lekeition:
Independentzia enparantza: larunbatean 2025/09/20an, 15:00tatik 16:00ra arte. Motxilak Lekeitioko helmugan dagoen kontsignan bueltako dira.
Kontsigna Ondarroan:
Itsasaurre enparantza: larunbatean 2025/09/20an, 15:30tatik 16:45ak arte. Motxilak Lekeitioko helmugan dagoen kontsignan bueltako dira.
Atletek, beraien arropak poltsa itxietan gorde beharko dituzte, ondoren agertzen diren puntuetan jasoko duen itsasteko tirarekin identifikatuta; itsasteko tirak bere dortsalaren zenbakia izango du:
Ez dira bidai poltsak ez eta poltsa handiak onartuko.
Ondoren, norbere poltsa berreskuratzeko dortsala aurkeztu beharko du.
Ez da gomendatzen objektu delikatu edo baliotsuak sartzea poltsan antolakuntza ez baita gerta daitezkeen kalteen arduradun egingo. Hala nola, zerbitzu erabiltzaileak, poltsa edo motxila manipulatzeko (zama handiko kamioetan kargatu eta deskargatzea) baimena ematen dio antolakuntzari.
8. Artikulua: LEKEITIOTIK ONDARROARAKO AUTOBUS ZERBITZUA (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek, atletentzako autobusak jarriko dituzte Lekeitiotik Ondarroaraino. Irteera 15:00tatik 16:00ra arte.
9. Artikulua: ANOA/HORNIDURA ETA ASISTENTZIA (Ikusi erantzuna)
5. Km.an eta 10. Km.an edari-postuak egongo dira. Ibilbide osoan zehar antolakuntzako asistentzia izango da.
10. Artikulua: KONTROL ITXIERARAKO GEHIENGO DENBORA (Ikusi erantzuna)
Irteera kontutan izanik, gehienez 120 minututan egin ahal izango da lasterketa.
11. Artikulua: SARI BANAKETA Ordua: 19:00 (Ikusi erantzuna)
Helmugan bertan izango da sari banaketa. Sarituak izango dira lehen hiru lasterkariek (gizon eta emakume), eta baita Lea Artibaikoak diren lehen hiruei (gizon eta emakume). Sari berezia izango da Lea-Artibai mailan lehenengo sartzen diren herri berdineko 4 gizonezko eta herri berdineko lehen 4 emakumeentzako.
Lea-Artibaiko eta taldekako atletei dagokion sariak jasotzeko kontutan hartuko da "HERRIKROSA" base datuan agertzen diren datuak.
Helmuga eremuan argitaratuko dira enpresa kolaboratzaileek emandako produktu lotien zozketan saritutako dortsal zenbakiak.
12. Artikulua: HELMUGAKO ZERBITZUAK (Lekeitioko Independentzia enparantzan) (Ikusi erantzuna)
HORNIDURA POLTSA (LIKIDO ZEIN SOLIDOA).
EKIPAJEAK JASOTZEA: dortsala aurkeztuta
LASTERKETAREN KAMISETA JASOTZEA. Ez dira etxeetara bidaliko
INFORMAZIOA.
AUTOBUS ZERBITZUA LEKEITIOTIK ONDARRUARA BUELTATZEKO: 19:30tan.
13. Artikulua: ASISTENTZIA ETA ASEGURUA (Ikusi erantzuna)
Anbulantziak izango dira ibilbidean zehar eta mediku zerbitzua. Izena ematen duten lasterkariek aseguru bat izango dute, lasterketan zehar izan dezaketen lesioak estaliko dituena.
14. Artikulua: ARAU OROKORRAK (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaile guztiek izen-ematea formalizatzean hau onartzen dute eta deklaratzen dute:
Gaixotasunik eta lesiorik gabe nagoela eta ekitaldian parte hartzeko nahikoa prestatuta nagoela fisikoki.
Lesio edo gaixotasunen kasuan lehen laguntzak eta bestelako tratamendu medikoak emateko baimena ematen dut, eta tratamendu horretatik eratorritako edozein erantzukizun edo erreklamazio kentzen dut.
Antolatzaileei baimena ematen diet ekitaldiko argazkiak, irudiak, bideoak, filmak, grabazioak bere kabuz edo hirugarrenen bitartez erabiltzeko, kirol, promozio edo merkataritza helburuetarako soilik.
TXIMISTA A.T.-k, probaren antolatzailea denez, ez du erantzukizunik hartzen proba honetan parte hartzeak pertsonei edo hirugarrenei eragin diezazkiekeen kalte fisiko edo moralen, galeren edo lesioen gainean; halaber, ezkutuko egoeragatik, zuhurtziagabekeriagatik, arduragabekeriagatik edo arauak ez betetzeagatik sortu litzatekeen kalteak baztertzen ditu.
Proba honetan parte hartzeak Araudi hau onartzea dakar.
15. Artikulua: INGURUNEA ZAINTZEA (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaileei ingurunearekin ahalik eta ardura gehien izatea eskatzen zaie, hondakinak (edalontziak, botilatxoak, edari-latak, euritarako plastikoak eta abar) botatzeko orduan. Kontuan izan behar dugu lasterketan parte hartzen duten ehundaka atletek hondakinak botatzean axolagabekeriaz jokatzen badute arazo larria sor diezaioketela natura- eta hiri-inguruneari. Horregatik, edalontziak eta gainerako hondakinak botatzea eskatzen da hornidura postuen ondoren jarrita diren ontzietan, edo berarengandik hurbil, antolakuntzakoen jaso ditzaten bukaeran.
16. Artikulua: GOMENDIOAK (Ikusi erantzuna)
Ez da behar baino edari gehiago hartu behar. Atzetik datozen atletengan pentsatu behar da, ziur asko likido gehiago beharko baitute. Edalontzia eskaintzen duten postuetan, lasterkariak korrika ari dela edateko ohiturarik ez badu, hobe du segundo batzuetan gelditzea.
Esfortzuak ibilbidearen arabera dosifikatu behar dira. Hobe da garaiz erretiratzea ondoren damutzea baino.
Helmuga-marra zeharkatutakoan ez da gelditu behar, aurrera ibili behar da edariak eta ekipajeak dauden gunera, jende-pilaketa arriskutsuak ekiditeko.
Araudi honetan jasotzen ez diren gainerako kontuetan aplikatu beharreko araudi osagarria IAAFrena da.
17. Artikulua: IRUZURREZKO PARTE-HARTZEA (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK