Araudia
Izen ematea Korrika (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Izen ematea Bizikletan (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
ibilbidea (Ikusi erantzuna)
Ikusi Ibilbidea
+ Info (Ikusi erantzuna)
Ikusi dossier
1. Artikulua Lekua eta ordutegia (Ikusi erantzuna)
jokin ormaetxea martitte igoera korrika eta bizikletan (bizikleta elektrikoarekin parte har daiteke, baina denbora ez da sailkapenean agertuko.), Lekua: azkoitia gipuzkoa eguna: 2025/07/05 Ordua 10:00 korrikan eta bizikletan 11:15, Antolatzailea: jokin Ormaetxea T.E eta Azkoitri T.K.
2. Artikulua izen ematea (Ikusi erantzuna)
Izen ematea aurretiaz internet bidez herrikrosa.eus egingo da 10€-ko kostua izango dute helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 15€, proba baino 30 minutu lehenago plataforma irekita egongo da.
3. Artikulua Dortsalen banaketa: (Ikusi erantzuna)
AZKOITIKO PLAZA dortsal bilketa Korrika:8:30-9:45 Bizikleta: 8:30-10:45
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
4. Artikulua Derrigorrezkoa I (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
5. Artikulua Derrigorrezkoa II (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
6. Artikulua Gomendioak I (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.
7. Artikulua Gomendioak II (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute jokin Ormaetxea T.E eta Azkoitri T.K. bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko jokin Ormaetxea T.E eta Azkoitri T.K.
8. Artikulua Parte-hartzaileen kopurua eta kontol itxi (Ikusi erantzuna)
300. Parte-hartzaileak, bi probak
Kontrola Itxiera) Korrikako helmugako kontrola proba hasten denetik 60 minutura itxiko da. Bizikletakoa aldiz, hasi eta 45 minutura. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago.
9. Artikulua Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
10. Artikulua Garaikurren banaketa (Ikusi erantzuna)
Sari banaketa 12:30tan izango da.
hamaiketako eta zozketa guztiontzat
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK