Arautegia
Izen Ematea Bakarka (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Izen Ematea Mistoen (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Descargatu Gurasoen Baimena (Ikusi erantzuna)
Deskargatu
Ibilbidea korrika (Ikusi erantzuna)
Ikusi Ibilbidea
Ordutegia eta mailak (Ikusi Araudia)
KARMEN KROSA ZAPATUE lekua markina-xemein, bizkaia, (18:00) Noiz:2023/07/08 Nork parte hartu dezake? 16 urtetik berakoek gurasoen baimena sinatuta ekarri behar dute.
Ordua: 18:00etan Zelaian.
Ibilbidea: 7,8km Zelaia, Xemeingo eliza, Arretxinaga, Barroeta futbol-zelaia, zubia, Bekobenta, Bidegorria, Polikiroldegia, Udaletxea eta Zelaian amaiera. Bi buelta.
1. Araudia Izen-emateak eta prezioak. (ikusi Araudia)
Izen ematea: Doan (0 euro). herrikrosa.eus. Aurretiaz apuntatzen direnek opari bat izan dezakete. Egunean bertan apuntatzen direnek ez dute oparirik jasoko. Egunean bertan ere www.herrikrosa.eus en bakoitzak bere izen ematea egin beharko du. 17:30 tik aurrera ezingo da izenik eman.
2. Araudia Sariak eta Sari banaketa (ikusi Araudia)
18:50 (Zelaian)Bakarkako sariak:
Lehen neska eta mutillak: Txapela eta 50 euro
Bigarren neska eta mutillak: garaikurra eta 30 euro
Hirugarrenak: garaikurra eta 20 euro
Herriko lehen hirurei (neska eta mutil): garaikurra
Bikotekako berdintasunaren EIKA lasterketan: Lehen bikoteak txapela + 50 euro // Bigarrenak garaikurra + 30euro eta hirugarren bikoteak garaikurra + 20 euro.
Zozketa: La Norteñaren 12 produktu sorta zozketatuko dira parte hartzaile denen artean eta Sari banaketaren ostean emango dira.
3. Araudia 1. Dortsala eta parte hartzea (Ikusi Araudia)
Dortsala aurrekaldean ikusteko moduan eraman beharko da.
Izena eman ez dutenek ezin dute parte hartu.
Parte-hartzaile batek helmuga zeharkatu ondoren, ezingo du inola ere berriro itzuli ibilbidera, eta are gutxiago dortsala eramanda. Hori gertatzen bada, lasterketatik deskalifikatuko da eta ez da agertuko lasterketaren sailkapenean.
Kronometrajea egiteko Herrikrosa kudeatuta, ORDENAGAILUA bidezko kontrol-sistema erabiliko da.
4. Araudia 2. Derrigorrezkoa (Ikusi Araudia)
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen direla ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
Ibilbide barruan, antolakuntzak baimendutako ibilgailuek baino ezingo diote lasterketari jarraitu. Debekatuta dago korrikalariekin batera bizikletan joatea.
Lasterketan parte hartzeak kalte-galerarik edo lesiorik eraginez gero —atletak bere buruari, atletak beste inori, edo beste edonork atletari—, antolakuntzak ez du bere gain hartuko horiekiko erantzukizuna. aringa-aringa k. Klubak aseguru-poliza bat kontratatua du proba honen erantzukizun zibileko arriskua estaltzeko.
Parte-hartzaile orok, bere parte-hartze hutsarekin, Araudi hau onartzen du.
5. Araudia Neurriak (Ikusi Araudia)
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
6. Araudia Baldintza bereziak (Ikusi Araudia)
Zenbakia bularrean jarri behar da, argi ikusteko moduan, tolestu gabe. Zenbakirik ez duten lasterkariek ezingo dute parte hartu, ezta helmugan sartu ere.
Ibilbide barruan, antolakuntzak baimendutako ibilgailuek baino ezingo diote lasterketari jarraitu. Debekatuta dago korrikalariekin batera bizikletan joatea.
Lasterketan parte hartzeak kalte-galerarik edo lesiorik eraginez gero —atletak bere buruari, atletak beste inori, edo beste edonork atletari—, antolakuntzak ez du bere gain hartuko horiekiko erantzukizuna. Aringa Aringa kirol klubak aseguru-poliza bat kontratatua du proba honen erantzukizun zibileko arriskua estaltzeko.
Parte-hartzaile orok, bere parte-hartze hutsarekin, araudi hau onartu egiten du.
7. Araudia Osasun egoera. (Ikusi Araudia)
Izena eman duen orok onartzen du egoera fisiko egokia duela jarduera hau egiteko. Antolakuntzak federatuta ez dauden partehartzaileei lasterketa aurretik mediku azterketa bat egitea gomendatzen die.
8. Araudia Iruzurra (Ikusi Araudia)
Lasterkari batek beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu bigarrenaren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proban deskalifikatua izango da.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dute)
9. Araudia Dortsal biltzea (Ikusi erantzuna)
Zenbakiak frontoiko kioskoan jasoko dira
10. Araudia Partehartzai eta kontrol itxi Zª (Ikusi erantzuna)
150
Kontrola Helmugako kontrola proba hasten denetik 60 minutura itxiko da. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontrolez kanpo sartuko dira.
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK