MAHASTI KROSA
2019/03/10
LEKUA: ZARAUTZ (Talai Berri TXAKOLINDEGIA)
DISTANTZIA:
7,2 km Ikusi Ibilbidea Ikusi_Perfila
ORDUA:10:30

ARAUDIA

DATA, LEKUA eta ORDUA: Mahasti krosa 2019ko martxoaren 10an burutuko da.  Irteera  goizeko 10:30etan Talai Berri txakolindegian izango da.

IBILBIDEA:  Talai Berri txakolindegian hasi, Mollarriko kargaderora jaitsi,   handik mahastira igo eta bertako lur-sailetan zehar igaro ondoren Talai Berri txakolindegian amaituko da lasterketa.

PARTE HARTZEA: 18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake, baina gehienez ere 100 lagun onartuko dira. 100 partaideak izena emandako hurrenkera berean onartuko dira, arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte.

Antolatzaileek aholkatzen dute lasterketa egin aurretik mediku-azterketa bat egitea.

KATEGORIAK: Lasterketa honetako sailkapenak bi sail izango ditu:.
Gizonezkoak . Emakumezkoak

IZEN EMATEAK: Izen-ematea  www.herrikrosa.eus. web orrian egingo da eta 12 eurokoa izango da parte-hartze kuota.
SARIAK: kategoria bakoitzeko lehenengo  hirurak saria jasoko dute

Lehenengo saria: Txapela, Manu Urbietaren eskultura eta  irabazlearen pisuaren adina Talai Berri txakolin botila.
Bigarren saria: Manu Urbietaren kuadro bat eta sei botilako Talai Berri txakolin  kaxa.
Hirugarren saria: Manu Urbietaren kuadro bat eta 3 botilako Talai Berri txakolin kaxa.
Lasterketan parte hartzen duten denei Antton Olariagak diseinaturiko kamiseta eta Talai Berri  txakolin botila bana oparituko zaie.

PARTE HARTZAILE GUZTIEK, parte hartzeagatik, arau hauek onartuko dituzte. Hemen aurreikusita ez dagoena Euskadiko Mendi Federazioak mendi lasterketarako duen araudiaren arabera erabakiko da

ALDAGELAK ETA DUTXAK
izango dira partaide guztientzat

DORTSALEN BANAKETA: Bai martxoak 9ean 17:00-19:00etara eta baita egun berean ere, lasterketa hasi baino ordubete lehenago, dortsala hartu ahal izango da Talai Berri txakolindegian.

INGURUMENA: Ingurua babestea beharrezkoa da eta debekatua dago edozer gauza lurrera botatzea.

OSASUN ZERBITZUAK: Antolatzaileek larrialditarako osasun zerbitzua jarriko dute ibilbideko lekurik estrategikoenetan.

SEGURTASUNA: Talde antolatzaileak, egoerak hala eskatuko balu, lasterketaren ibilbidea aldatzeko eta dagozkion gainerako aldaketak egiteko eskubidea du, eta baita bertan behera uzteko ere, eguraldiaren baldintzek edo arrazoi nagusi batek hala eskatzen badute.

ANTOLATZAILEA:Talai Berri TXAKOLINDEGIA