Arautegia
Izen Ematea (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Lasterketa Ibilbidea (Ikusi erantzuna)
Ikusi ibilbidea
Descargatu Gurasoen Baimena (Ikusi erantzuna)
Deskargatu
Araudia 1. Data: (Ikusi araudia)
EZKION MARTXAN K.K.ak, IZAZPIKO IGOERA MENDI LASTERKETAren edizioa antolatuko du. 2023/05/07an Ezkion (Gipuzkoa) ospatuko da, Ezkioko Udaletxearen eta Ezkion martxa kluba)
Araudia 2. Lekua: (Ikusi araudia)
IZAZPIKO IGOERA MENDI LASTERKETArekin batera EZKIOKO UME-LASTERKETA ospatuko da egun berean.
Araudia 3. Irteera eta ordutegia: (Ikusi araudia)
Lasterketa biek Ezkioko Ostatu aurrean izango dute irteera. 11:30ean IZAZPIKO IGOERA eta 10:30etan UMEEN LASTERKETA.
Araudia 4. Distantzia: (Ikusi araudia)
IZAZPIKO IGOERAK 6,3km luzera izango du eta UMEEN LASTERKETA 1000m inguru.
Araudia 5. Parte hartzaileak: (Ikusi araudia)
IZAZPIKO IGOERAN 18 urtetik gorakoek bakarrik parte-har dezakete. 18 urtetik beherakoek 14 urte bitarten, parte-hartzekotan gurasoen edo tutorearen baimenarekin eta antolakuntzaren oneritziarekin.
Araudia 6. Izen-ematea: (Ikusi araudia)
Izen ematea aurretiaz internet bidez egingo da 10€ herrikrosa.eus helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 15€, proba baino 30 minutu lehenago plataforma irekita egongo da.
Parte hartzaileen gehiengo kopurua 50ekoa izango da.
UMEEN LASTERKETAN izen ematea lasterketa unean bertan egingo da lasterketa hasi eta 15 minutu aurretik.
Umeen izen ematea dohakoa da.
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
Araudia 7. Itxoite zerrenda eta bajak: (Ikusi araudia)
Maitzaren 5a baino lehen parte hartzaileen kopurua betez gero, hurrengo izenak itxoite zerrendan erregistratuko dira. Bajaren bat komunikatzen denean, antolatzaileak zerrenda horretan dagokionari esango dio izena emateko aukera daukala. Hori, orden zorrotzean egingo da.
Bajak komunikatzea eskatzen da, edozein delarik arrazoia, antolatzailearen helbide elektronikoan: izazpikoigoera@gmail.com. Izen ematearen diru kopuru osoa bueltatuko da maitzaren 2ra arte emandako bajei.
maitzaren 5etik urrera ez da egingo aldaketarik on-line izena emandako parte hartzaileen zerrendan.
Araudia 8. Dortsalak: (Ikusi araudia)
Dortsalak frogaren egunean bertan jasoko dira, 09:30etik 10:15ak arte, Frontoian. Dortsala aurrealdean eraman behar da ikusgarri, froga irauten duen bitartean.
Araudia 9. Denboraren kontrola, Kategoriak eta sailkaoenak: (Ikusi araudia)
Denboraren kontrola egingo da, denbora totala eta helmugara iristearen ordena erregistratuz.
Araudia 10. Mailak: (Ikusi araudia)
Absolutuak (gizonezkoa nahiz emakumezkoa):Izazpiko Igoera Mendi Lasterketan parte hartzaileak 18 urtetik gorakoak.
Ezkioko Herritarrak (gizonezkoa nahiz emakumezkoa): Izazpiko Igoera Mendi Lasterketan parte hartzaileak 18 urtetik gorakoak eta Ezkion erroldatuak.
Gazteak (mutil nahiz neska): Izazpiko Igoera Mendi Lasterketan parte hartzaileak 14 eta 18 urte bitartekoak.
Araudia 11. Garraikurak eta sariak: (Ikusi araudia)
Antolatzaileak kategoria absolutuen, gizonezko zein emakumenezkoen, lehenengo hirurentzako garaikurrak edo sariak emango ditu, hori ere bertakoen lehenengo gizonarentzat eta lehengo emakumearentzat, baita gazteen arteko lehenengo mutilarentzat eta lehenengo neskarentzat ere. Honetaz gain, umeen lasterketan parte hartuko duten umeentzat domina oroigarria izango da.
Sarien banaketa 13:00ak inguruan egingo da
Parte-hartzaile bakoitzak sari bat baino ezingo du lortu. Gailenduko da kategoria absolutuko podiuma, ondoren beste kategoriak eta azkenik zozketa.
PeIo Garinek 1982an jarritako errekorra 31m eta 26 seg. denbora hausteak 500 euroko saria du. Errekorra hausteko saria korrikalari bakarri emango zaio; batek baino gehiagok haustekotan, denbora onenari, errekor berria ezarriko duenari, alegia.
Araudia 12. Zozketak: (Ikusi araudia)
Bertako dendek eta enpresak eskainitako produktu eta zerbitzuen zozketa egingo da bi lasterketako edozeinetan parte hartu dutenen artean. Saria jasotzeko ezinbestekoa da dortsala aurkeztea edo identifikatzeko beste edozein dokumentua.
Araudia 13. Hornidurak: (Ikusi araudia)
Hornidura puntuak: Izazpi gainen likidoa eta froga bukatzerakoan, likidoa eta solidoa. Hondakinak bereziki mugatutako eremuetan bota beharko dira.
Araudia 14. Zerbitzuak: (Ikusi araudia)
Honako zerbitzuak egongo dira:
POLTSAK JASOTZEKO GUNEA: Korrikalariek beren arropa poltsa itxietan gorde ahal izango dute horretarako prestatutako lekuan. Dortsala aurkeztea ezinbestekoa da poltsa hartzeko.
DUTXAK: Frontoian helmugatik 100 metrora.
Araudia 15. Istripu aseguruak: (Ikusi araudia)
Izen emandako lasterkari guztiek istripu aseguru bat izango dute. Antolatzaileak ez du inongo erantzukizunik bere gain hartuko parte hartzaileek lasterketan eragin ditzaketen kalteen gainean.
Araudia 16. Galarazpenak eta betebeharrak: (Ikusi araudia)
Txirrinduz zein beste edozein ibilgailuetan laguntzea debekatuta dago.
IZAZPIKO IGOERA MENDI LASTERKETAN parte hartzeak araudi hau eta Antolatzailearen aholkuak ontzat hartzea dakar. Hori horrela izan ez gero, Antolatzaileak neurriak hartzeko eskubidea aurrera eramango du.
Araudia 17. Dortsalak Hartzeko (Ikusi erantzuna
Dortsalak frogaren egunean bertan jasoko dira, 10:00etik 11:00ak arte, Frontoian.
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
Araudia 18. Derrigorrezkoa II: (Ikusi Araudia)
Dortsala ikusgai bularrean jarri beharko da.
Parte-hartzaileak ezin izango du lasterketan parte hartu behar bezala inskribatuta ez badago. Parte hartzeko eskubidea, inskripzioa betetzerakoan lortu egiten da. ANTOLATZAILEARENAK DIREN BITARTEKOEK EZIN IZANGO DUTE ARRETA EMAN.
Parte-hartzaile batek helmuga zeharkatu ondoren, ezingo da inola ere berriro itzuli ibilbidera, eta are gutxiago dortsala eramanda. Hori gertatzen bada, lasterketatik deskalifikatu egingo da eta ez da agertuko lasterketaren sailkapenetan.
Kronometrajea egiteko Herrikrosa kudeatuta, ORDENAGAILUA bidezko kontrol-sistema erabiliko da.
Araudia 19. Iruzurrezko parte-hartzea: (Ikusi Araudia)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK