Araudia
Izen Ematea: (Ikusi erantzuna)
Izen Ematea
Ikusi Ibilbidea: (Ikusi erantzuna)
Ikusi Ibilbidea
Araudia Ekialde: (Ikusi erantzuna)
Ikusi araudia
1. artikulua: Lekua (Ikusi erantzuna)
Iturbero trail, Lekua: Irunberri, nafarroa, eguna: 2024/11/17 Ordua 11:00, Antolatzailea: Iturbero korrikalari taldea eta Irunberri udala
Lasterketa txikiak 10:00
Lasterketa Orrokorra 11:00
Gehienez 150 partehartzaile poltsarako eskubidea dute, baina 200 arte parte hartu ahalko dute.
Dutxak frontoian.
2. artikulua: Ibilbidea (Ikusi erantzuna)
Probak 10,5 km-ko distantzia eta +550 dauzka.
3. artikulua: Partehartzaileak (Ikusi erantzuna)
Frogan korrikalari federatu eta ez federatuak dauden pertsona heldu guztiak parte hartu ahalko dute. 18 urtetatik beherakoak gurasoen baimena aurkeztu beharko dute.
4. artikulua: Derrigorrezkoa (Ikusi erantzuna)
Dortsala bularren eraman beharko da ikusgai.
Ezingo da parte hartu izen ematea behar den bezala egin gabe.
Norbaitek ibilbidea egiten badu lasterketa egiten hari den momentuan ez du eskubiderik izango antolakuntzaren zerbitzuak erabiltzeko frogan izena eman ez ba du.
Ibilbide guztia egiten ez duen edozein partaidek deskalifikatua izango da.
Behin lasterketa amaitutakoan, korrikalariek ezingo dira ibilbidera bueltatu. Are gutxiago dortsala eramanda. Hau gertatuz gero deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
5. artikulua: Izen ematea (Ikusi erantzuna)
Izen ematea aurretiaz internet bidez egingo da 15€ herrikrosa.eus helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 15€, proba baino 30 minutu lehenago arte plataforma irekita egongo da.
6. artikulua: Dortsalen banaketa (Ikusi erantzuna)
Dortsalak, lasterketako egunean bertan, hau da, ordutegia 09:30etatik 10:30ak arte.
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
7. artikulua: Mailak (Ikusi erantzuna)
Bi kategoria egongo dira. Orokorra gizonezkoak eta orokorra emakumezkoa. Beti 18 urteetatik gorakoak izanda.
8. artikulua: Prezioa (Ikusi erantzuna)
Izan ematearen prezioa 15€takoa izango da. Eta izena ematen den momentuan bertan ordaindu beharko da.
9. artikulua: Ibilbidearen markajea (Ikusi erantzuna)
Ibilbidea behar den bezala markatua egongo da, zintekin. Hornidura puntu bat egongo da 6. Km eta beste bat helmugan.
10. artikulua: Sariak (Ikusi erantzuna)
Sailkapen orokorrean lehenengo 3 gizonak eta 3 emakumezkoak sarituak izango dira.
11. artikulua: Sailkapenak (Ikusi erantzuna)
Sailkapen nagusia lasterketa amaitutakoan egongo dira ikusgai baina ez momentuan bertan. Geroago Internetera igoko dira Herrikrosak webgunean.
12. artikulua: Zenbakiarekin betebeharra (Ikusi erantzuna)
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
13. artikulua: Ingurumena (Ikusi erantzuna)
Lasterketa garrantzi handiko inguru naturalean egingo da, beraz ingurumena zaintzea oso garrantzitsua izango da. Edozein zikinkeri lurrera botatzeak deskalifikatzeko arrazoia izango da.
14. artikulua: Osasuna (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak ibilbidea aldatu edo eta bertan bera uzteko eskubidea dauka eguraldi txarra dela eta. Edozein aldaketa egin dezakelarik segurtasuna bermatzeko.
15. artikulua: Segurtasuna (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak eskubidea izango du lasterketa ibilbide alternatibo batetik desbideratzeko, egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta proba bertan behera uzteko, eguraldiak hala eskatzen badu.
16. artikulua: Larrialdiak (Ikusi erantzuna)
Parte hartzaileak derrigortuta daude edozein istripu izan duen beste korrikalariei laguntzeko eta abisu emateko ibilbidean zehar dauden kontrol guneetan.
17. artikulua: Ardura (Ikusi erantzuna)
Ibilbidetik kanpo gertatutako edozein istripu ez da antolakuntzaren ardura izango. Partehartzaileek eginiko arduragabekeriak ez dira antolakuntzaren ardura izango.
18. artikulua: Argazkiak (Ikusi erantzuna)
Antolakuntzak lasterketa egunean eginiko argazkiekin argitalpenak egin ahalko ditu eta egunkari edo eta web orrialdetan zintzilikatzeko eskubidea izango du.
19. artikulua: Datu Pertsonalak (Ikusi erantzuna)
Partehartzaileek emandako datu pertsonalak izan ematea egiterakoan antolakuntzaren pertsonengatik erabiliak izan daitezke partehartzailea bere baimena ematen badu.
20. artikulua: Txapelketa (Ikusi erantzuna)
ITURBERO TRAIL ekialdeko Txapelketako 5 krosetako bat da. ITURBERO TRAIL lasterketa amaitzen duen edozein korrikalarik puntuatuko du sailkapen nagusirako. Txapelketako puntuazio sistema kontutan izanda.
21. artikulua: Aplikazioa (Ikusi erantzuna)
Partehartzaile guztiei aplikatuko zaie araudi sistema hau.
22. artikulua: Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
23. artikulua: Partehartzai eta kontrol itxi Zª (Ikusi erantzuna)
200
Kontrola Itxi Helmugako kontrola proba hasten denetik 120 minutura itxiko da. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
24. artikulua: Gurasoen Baimena (Ikusi erantzuna)
Ekialde kopako froga batean onartuak diren gazteen baimenak, kopako beste 4 frogetarako balioko dute. Kopa 5 lasterketaz osatua egonda.
25. artikulua: Ontzi Propioa Hornitzea (Ikusi erantzuna)
6,5km ko ornidura puntúan ez dira edalontziak egongo beraz; parte hartzaile bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du.
Erakutsi eta ezkutatu ERANTZUN GUZTIAK