Arautegia
Izen ematea
Ikusi ibilbidea
Ikusi mapa
Lekua Eskoriatza, Gipuzkoa, 9:30etan, izango da. Abiapuntua eta helmuga Arizmendi Ikastolako Almen gunean izango dira. 2026/06/13an
Gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria absolutua
Ibilbidea
Lasterketak Eskoriatza eta Aretxabaleta lotuko ditu inguruko Lete eta Mendiola auzoetatik barreiatuz. Almenen hasi, 10km-ko luzera eta 300m-ko desnibel positiboa izango du. Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartelen bidez.
Helmugakoaz gain bi hornidura postu atonduko dira; bata 2,5.Km-an (Jose Arana Ikastolan) eta bestea, 8.Km-an (Basabeazpi Ikastolan). Postu horietan, parte hartzaileei edariak eta jatekoa eskainiko zaizkie.
Taldeka sailkatuko dira fitxan lehenetsita dutenak edo proba honetarako sortutakoak; gehienez ere, 12 kide onenek denbora batuko dute.
Poltsan sartzen den opari berezi bat.
Oparien zozketan parte-hartzea.
Hornidura postuetako janaria eta edaria.
Hamaiketakoa.
Ikastolako zerbitzuak erabiltzeko aukera: kontsigna, komunak, dutxak, aldagelak, aparkalekua
2026/04/08 00:00:01tik 2026/06/12 23:59:59ra 12€
Banakako lasterketa/Taldekako lasterketa:
Taldekako lasterketa: 4-6 laguneko taldeak onartuko dira. Talde guztiek sailkapen bakarrean jokatuko dute.
Korrikalarien poltsak (dagozkien zenbakiekin) Autobus geltokian banatuko dira. Dortsal banaketa: egun bertan 8:15 - 9:15 artean.
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen.
Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan.
Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
Antolatzaileak lesioen arduradun dira eta horretarako istripu kolektiboen aseguru poliza du.
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute arizmendi ikastola bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko arizmendi ikastola.
Lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
Krosaren kronometrajeaz Herrikrosa arduratuko da.
Sailkapen orokorra:
1,2 eta 3. Gizonezko/Emakumezkoak
1. Taldea
KOM Berezia LETEN
Iruten krosa KOM BEREZIA:
Eskoriatzako elorreta auzotik Lete-ra bidean dagoen aldapan strava bitartez kronometrai berezia egingo da.
1km-ko luzera dauka, %12.5 eko penditzarekin.
Link-a: https://www.strava.com/segments/40779225
kronometrai berezi honetan parte hartzeko STRAVA aplikazioa instalaturik eta kros egunean aktibitatea sortu eta gordetzea nahitaezkoa izango da.
Lasterketa egunean aplikazioa erabiltzen ez duenak ez du kronometrai honetan parte hartuko.
Aplikazioa erabiltzeko arrazoia baliabide mugak dira. Kronometraia ezin genezake beste formatu batean muntatu gaur egun.
Taldeka parte hartzen duten lasterkarien denbora indibiduala kontuan izango da sailkapenean.
250 parte-hartzaile
Kontrola Itxi Helmugako kontrola 01:00etan itxiko da, irteera eman eta gero. Proba egiteko denbora gehiago behar duena kontroletik kanpo sartuko da.
Garaikurren banaketa helmuga bertan egingo da azken lasterkaria iritxi bezain pronto (15 minutu beranduago)