Izen Ematea (Ikusi erantzuna)
Lekua eta Ordutegia (Ikusi respuesta)
GAZTAŅOKO KROSA EGUNA: 2025/06/14 ORDUA: goizeko 10:30etan LEKUA: Gaztaņoko auzoan- Errenteria-Orereta Antolatzailea:Gaztaņoko Jai Batzordeak
10:30ean hasiko da proba, eta ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da. Parte hartzaileek, Gaztaņo inguruan bi itzuli egin beharko dituzte: Gaztaņoko plazatik atera eta Gaztaņo etorbideko maldatxoa igo, Pontika auzo aldera joan, autopistako zubi paretik pasatu eta bidegorria hartu, Arramendiko kaskorantz joan, Agustinak auzora iritsi, eta Gaztaņoko plazara jaitsi. Bigarren itzulian, horrez gain, auzoan zehar metro batzuk gehiago egin beharko dituzte korrikalariek.
mailak gizonak eta emakumeak eta beteranos ,16urte
Dutxak Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietan egongo dira
Proba bukatu ondoren, kamiseta bana emango diete parte hartu duten guztiei.
Eta gero, guztientzat pintxo poteoa izango da.
Antolatzaileek topoz gerturatzeko deia egin dute, bertan baitago geltokia. Topoz gerturatu ezin dutenei ere, garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete.
ZOZKETA, BAZKARIA BI PERTSONA, ZUKETZ, LANDARE TABERNA, OARSO SAGARDOTEGIA, GAZTELU OSTATUA, ZAMALBIDE TABERNA, MERCERIA ROSMI,BEGI OPTICA
LOTE DE TXULETA Y BOTELLA VINO( 4 LOTES)
HORTZ GARBIKETA BAT NAGORE CABADA HORTZ KLINIKAN
ONDU FISIOTERAPIA 2 BONOS DE UN MASAJE
INDAR CROSSFIT 3 BONOS DE 5 SESIONES CADA UN0
JUEGO TOALLAS
GAFAS DE SOL
SARIAK
Seniorrak Gizonak:
1ē-Kopa, Txapela eta ardo botila.
2ē-Kopa Txuleta eta ardo botila.
3ē-Kopa eta Ardo botila.
Senior Emakumezkoak:
1ē-Kopa, txapela eta ardo botila.
2ē-Kopa Txuletaeta eta ardo botila.
3ē-Kopa eta Ardo botila.
Beteranoak:
Lehen emakumezkoa Kopa, txuleta eta ardo botila.
Lehen gizonezkoa Kopa, txuleta eta ardo botila.
1 Artikulua Izen ematea (Ikusi erantzuna)
Izen ematea:
Izen ematea aurretiaz internet bidez egingo da 12 herrikrosa.eus helbidean izango da.
Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da.
Probaren egunean 15, proba baino 30 minutu lehenago plataforma irekita egongo da.
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
Dortsal biltzea. (Ikusi erantzuna)
9:15tatik 10:15ak arte,Gaztaņoko plazatik
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
2. Artikulua Derrigorrezkoa I (Ikusi erantzuna)
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
3. Artikulua Derrigorrezkoa II (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
4. Artikulua Neurriak (Ikusi erantzuna)
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
5. Artikulua baldintza bereziak (Ikusi erantzuna)
Antolatzaileak lesioen arduradun dira eta horretarako istripu kolektiboen aseguru poliza du.
6. Artikulua Gomendioak. (Ikusi erantzuna)
Korrikalariak onartzen du arautegi hau izena ematerakoan. Bestalde, onartzen du egoera fisiko egokia duela jarduera hau egiteko. Antolakuntzak gomendatzen du partehartzaileek mediku azterketa bat egitea lasterketa aurretik, partehartzaile bakoitzak eduki dezakeen arriskuez ohartarazteko.
7. Artikulua Iruzurrezko parte-hartzea (Ikusi erantzuna)
lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
8. Artikulua Parte-hartzaileen kopurua eta kontol itxi (Ikusi erantzuna)
100. Parte-hartzaileak bi proben artean.
Kontrola Itxi Helmugako kontrola proba hasten denetik 60 minutura itxiko da. Proba bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.