Arautegia
Izen ematea
Ikusi ibilbidea
AZKOITIA HERRI LASTERKETA egingo den lasterketa, Azkoitia, Gipuzkoa, 2025/11/22an IRTEERA ETA HELMUGA Azkoitiko Herriko enparantzan hasi eta amaituko da. Azkoitia Raka Maraton Kirol Elkartea, antolatzen du.
ORDUA:16:30
Jarduera 10km-ko distantzia (zirkuitu bati 2 itzuli)
Mailak
Senior emakumeak
1.Sailkatua Garaikurra eta opariak
2.Sailkatua Garaikurra eta opariak
3.Sailkatua Garaikurra eta opariak
Senior gizonak
1.Sailkatua Garaikurra eta opariak
2.Sailkatua Garaikurra eta opariak
3.Sailkatua Garaikurra eta opariak
Gazteak neska
1.Sailkatua Garaikurra
Gazteak mutilak
1.Sailkatua Garaikurra
Beterano/a 35 Urtea
1.Sailkatua Garaikurra
izen ematea: 2025/09/22 12:00:00tik 2025/11/20 23:59:59ra 13€
tik 2025/11/21 16:00:00ra 20€ balioko du, eta plataforma lasterketa hasi baino 30 minutu lehenagora arte egongo da zabalik, betiere dortsalik geratzen bada.
herrikrosa.eus web orrian eta elkargune izena ematen dutenek, dortsala irteeran jasoko dute (Azkoitiko Herriko enparantzan), Zenbakiak lasterketaren egunean berean emango dira, 14;30 etik 16:10era bitartean, eta jaso ahal izateko egiaztagiria erakutsi behar izango da (NANa, gidabaimena, pasaportea...)
Atleta bakoitzak egiaztatu beharko du bere izena, izena eman dutenen zerrendan agertzen dela lasterketa baino lehen. Halaber, izen-ematearen ordainketa aurrez egin behar da.
Atletaren izenak "ordaindua" bezala agertu beharko du zerrendan. Hala ez bada, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du edo, bestela, egunean bertan izena ematearen prezioa ordaindu.
Parte-hartzaile guztiek dortsala bularrean ondo ikusteko moduan eraman beharko dute.
Ibilbidea soilik behar bezala izena eman duten korrikalariek egin ahal izango dute. Izen-ematea ezinbestekoa izango da parte-hartzaile ofizialtzat hartzeko. Izena eman ez dutenek ez dute antolakuntzaren zerbitzuen laguntzarik jasoko.
Helmuga zeharkatu ondoren, debekatuta dago dortsalarekin zirkuitura itzultzea. Hala egiten duen korrikalaria deskalifikatua izango da eta ez da sailkapenean agertuko.
Denborak Herrikrosa.eus-ek kudeatutako kontrol informatikoaren bidez erregistratuko dira.
Antolatzaileek probaren segurtasuna eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, udaltzainen, boluntarioen eta sanitarioen laguntza izango du.
Antolakuntza ez da norberak bere buruari edota beste partehartzaile bati eragindako kalteen arduradun, ezta beste pertsona batek eragindako kalteen arduradun ere.
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek proba honetako araudia onartzen dute.
Antolatzaileak lesioen arduradun dira eta horretarako istripu kolektiboen aseguru poliza du.
Antolatzaileek saihestu egiten du froga honetan parte hartzeagatik, partehartzaileari, beste pertsonei eta are hirugarren pertsonek parte hartzaileari egin diezazkioten kalte, galera edo lesioengatik erantzukizun oro.
Parte hartzen duten guztiek araudi hau onartzen dute eta bere oniritzia ematen dute Azkoitia Raka Maraton Kirol Elkartea bere kabuz edo hirugarren entitateen bidez, beraien datu pertsonalak, argazkiak, bideoak eta abar erabil ditzan, kirol, promozio zein komertzial helburuetarako. Abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, partehartzaileak artxibo hauetara sartzeko eskubidea du hauen edukia zuzendu edo deusezteko helburuarekin. Ekintza hau aurrera eramateko idatziz eskatu beharko Azkoitia Raka Maraton Kirol Elkartea
Lasterkari batek dortsalik gabeko proban parte hartzen badu, edo beste pertsona baten dortsalarekin parte hartzen badu haren identitatea ordeztuz, antolakuntzak zigortu egingo ditu bai bera bai dortsalaren titularra, eta ez du parte hartuko ondorengo edizioetan, eta proba deskalifikatu egingo du.
Ez dago animaliekin parte hartzerik (nahitaez behar dutenak izan ezik, kasu horietako bakoitza antolatzaileek aztertuko dutelakoan
350 Parte-hartzaileak bi proben artean.
Kontrola Itxi Helmugako kontrola irteera eman eta 01:15 itxiko da. Proba egiteko denbora gehiago behar duen parte-hartzailea kontroletik kanpo geratuko da.
Sari banaketa helmuga bertan egingo da azken lasterkaria iritxi bezain pronto (30 minutu beranduago)